150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Joaquín Perfecto San Miguel, Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Ataleko burua.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1.–Joaquín Perfecto San Miguel, Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2.–Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 19an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde. (Hezkuntzako kontseilaria ez dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 5eko 11/2018 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat).

Iragarkiaren kodea: F1809313