150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Deialdia, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko (horietako baterako euskaraz jakin behar da). Lekualdatze lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts –horietako baterako euskaraz jakin behar da– lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak (lehendakari honen 2018ko ekainaren 4ko ebazpenaren bidez onetsia) hauxe xedatzen du 4. oinarriaren 4. apartatuan: “Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da”.

Xedapen horrekin bat, eta lekualdatze lehiaketarako deialdian ezarritako epea bukatuta inolako eskaerarik aurkeztu gabe, aipatu lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratu behar da. Hori dela eta, lehendakaritza honek

EBATZI DU:

Lehena.–Adieraztea bete gabe gelditu dela Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts –horietako baterako euskaraz jakin behar da– betetzeko lekualdatze lehiaketa, lehendakari honen pasa den ekainaren 4ko ebazpenaren bidez deitua izan zena.

Bigarrena.–Xedatzea ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.

Iruñean, 2018ko uztailaren 24an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1809432