2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko Zaindariaren Festetan txosnak jartzeko Araudi erregulatzailearen aldaketa. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta, ondotik, erregelamendu bidez tramitatzea Zizur Nagusiko Zaindariaren Festetan txosnak jartzeko araudi erregulatzailea aldatzen duen espedientea.
Aldaketa horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8an, eta Udalaren iragarki-oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da.
Argitara ematen da, aipatu arautediaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.
Zizur Nagusian, 2018ko uztailaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
ALDAKETA, ZIZUR NAGUSIKO ZAINDARIAREN FESTETAN TXOSNAK JARTZEKO ARAUDI ERREGULATZAILEAN
Aldaketak Zizur Nagusiko Zaindariaren Festetan txosnak jartzeko Araudi erregulatzailearen 2. artikuluari eragiten dio.
Artikulu bakarra.
2. artikuluan honako aldaketa hau sartu da, honelaxe:
2. artikulua. Idazketa berria eman zaio.
“2. artikulua. Zizur Nagusiko Udalak, Udalaren Kultur Patronatuak proposaturik, txosnak jartzeko baimena ematea onartuko du eta bakoitzaren kokapena adieraziko du. Horretarako ondoko eremu hauek finkatzen dira:
–San Isidro 2ko eta San Andres 12ko eraikenen artean dagoen zelaia. Bertan, 4 metroko zabalera bider 8 metroko luzera gehienezko neurrriak dituzten txosnak jartzen ahalko dira, grafikoki erabakiko den banaketaren arabera.
–Belaskoaingo etorbidea.
–San Andrés 6ko eraikineko lehendabiziko solairuan dauden lokalak.
–San Isidroko 2. zenbakian “Rock Etxea” deituriko eraikinaren beheko solairuan dauden lokalak.
Xedapen bakarra.–Ordenantzaren aldaketa honek indarra hartuko du, behin testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L1809451