2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Villatuertako udal igerilekuen funtzionamenduaren erregelamendua. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako udal igerilekuen funtzionamenduaren erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Villatuertan, 2018ko uztailaren 18an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1809283