2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren Erregelamenduarekin bat, aditzera ematen da ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018ko uztailaren 24an hasi eta abuztuaren 24an amaituko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Torres del Rioko Udalaren kontuetan ordaintzen ahalko dira, CaixaBank-en edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2018ko abuztuaren 24an.
Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Torres del Rion, 2018ko uztailaren 23an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1809426