2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
6/2018 eta 7/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2018ko uztailaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 6. aldaketa (kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak) eta 7. aldaketa (diru-sarreren bidez sorturiko kredituak), 2017tik 2018ra luzatutako udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Sartagudan, 2018ko uztailaren 13an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.
Iragarkiaren kodea: L1809128