149. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

“Radio San Adrián” izeneko tokiko erakunde autonomoaren desegitea eta likidazioa. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2018ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Radio San Adrián” izeneko tokiko erakunde autonomoaren desegitea eta likidazioa.

Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honen kopia igortzea Estatuko Administrazio Orokorrera eta Nafarroako Gobernura, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

San Adrianen, 2018ko uztailaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1809118