2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2018ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2018 espedientea, kreditu berezi bat gaitzeari buruzkoa.
Iragarkia 2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
GASTUAK:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 3340 48900 | Mikroipuin lehiaketarako diru-laguntza | 350 euro |
Gastuak, guztira | 350 euro |
FINANTZAKETA:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 3340 48900 | Mikroipuin lehiaketarako diru-laguntza | 350 euro |
1 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 350 euro |
Finantzaketa, guztira | 350 euro |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 13an.–Alkateordea, Raquel Recalde Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1809129