149. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko udal zerga kobratuko dela, eta horretarako borondatezko bilketa egiteko epe hau ezarri dela:

–2018ko uztailaren 14tik abuztuaren 14ra, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean ordain daitezke. Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean (2018ko abuztuaren 14an).

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2018ko uztailaren 13an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1809110