2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Maider Sarasa Egea. Jarduera: aurrerako ahateen hazkuntzarako ustiategia handitzeko jarduera sailkatua. Tokia: 3. polígonoa, 76. lurzatia. 11. poligonoa, 14. lurzatia.
Itzan, 2018ko uztailaren 17an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L1809282