2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
8/2018 eta 9/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2017ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
8/2018 aldaketa: kreditu berezia.
VI. kapitulua: 41.000,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.
9/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.
VI. kapitulua: 239.213,27 euro.
Diru-sarreren bidez finantzatua:
VII. kapitulua: 123.576,83 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 125.636,44 euro.
Corellan, 2018ko uztailaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1809281