149. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kudeaketa-esleipena, Tokiko Agenda 21 egiteko, tramitatzeko
eta hartarako diru-laguntza eskatzeko

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da ezen, udal batzuetako osoko bilkuren erabakien bidez (2018ko maiatzaren 28an Bidaurretan, 2018ko maiatzaren 2an Ziritzan, 2018ko ekainaren 1ean Etxarrin, 2018ko ekainaren 21ean Etxaurin, 2018ko apirilaren 24an Beraskoainen, eta 2018ko apirilaren 23an Zabaltzan), erabaki dela kudeaketa-esleipena egitea jarduera material eta tekniko honetarako: diru-laguntza eta kontratazio espedientea tramitatzea Tokiko Agenda 21 egiteko Oltza Zendea, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako udalerrietan.

Orobat, aditzera ematen da ezen, Oltza Zendeako Udaleko Osoko Bilkurak 2018ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bidez, onartu egin zela aipatu esleipena, eta, hura formalizatzeko, kudeaketa-esleipenaren hitzarmena sinatu zela 2018ko ekainaren 21ean.

Oltza Zendean, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

HITZARMENA

Oltza Zendeako Udaleko alkatea. Moisés Garjón Villanueva.

Bidaurretako alkatea. Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz.

Ziritzako alkatea. M.ª Cristina Porrón Goñi.

Etxarriko alkatea. Ana Urdanoz Gaztelu.

Etxauriko alkatea. Idoia Aritzala Etxarren.

Beraskoaingo alkatea. José Luis Larrea Cenoz.

Zabaltzako alkatea. Marina Mejías Jiménez.

Kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, Oltza Zendeako Udalak Tokiko Agenda 21 egin eta tramita dezan eta hartarako diru-laguntza eska dezan Oltza Zendea, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako udalerrietan.

Batzarturik:

Alde batetik, Moisés Garjón Villanueva, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua, P3119300F IFZ duen Oltza Zendeako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Bestetik,

Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz, Bidaurretako Udaleko alkate udalburua, P3125300H IFZ duen Bidaurretako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

M.ª Cristina Porrón Goñi, Ziritzako Udaleko alkate udalburua, P3107400H IFZ duen Ziritzako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Ana Urdánoz Gaztelu, Etxarriko Udaleko alkate udalburua, P3108200A IFZ duen Etxarriko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko ekainaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Idoia Aritzala Etxarren, Etxauriko Udaleko alkate udalburua, P3108400G IFZ duen Etxauriko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko ekainaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

José Luis Larrea Cenoz, Beraskoaingo Udaleko alkate udalburua, P3105200D IFZ duen Beraskoaingo Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Marina Mejías Jiménez, Zabaltzako Udaleko alkate udalburua, P3126200I IFZ duen Zabaltzako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2018ko apirilaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Alderdiek udalen arteko hitzarmen hau izenpetzeko lege ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta horretarako,

ADIERAZTEN DUTE:

1. 2018ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urtarrilaren 23an emandako 12/2018 Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez onetsi da Tokiko Agenda 21 egiteko diru-laguntzen deialdia, toki entitateentzat, 2018. eta 2019. urteetarako.

2. Deialdian agertzen den bezala, Tokiko Agenda 21 da udalerri baten edo udalerri batasun baten plangintza estrategikoaren prozesu bat, haren garapena bideratu nahi duena jasangarritasun ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora, helburuak udal agintarien eta herritarren arteko akordioaren bitartez zehaztuta.

Nazio Batuek Ingurumenari eta Garapenari buruz egindako Konferentzian du jatorria. Gero, Hiri Jasangarrien gaineko Europako 1. Konferentzian (Aalborg, 1994) garatu zen, Europako Hirien Jasangarritasunerako Gutuna sinatuta, baita Aalborgeko Konpromisoak (2004) sinatuta ere. Hona hemen konpromiso horietako arloak:

1.–Gobernu moduak.

2.–Udal kudeaketa jasangarritasunaren aldera.

3.–Baliabide natural amankomunak.

4.–Kontsumo eta bizimodu arduratsuak.

5.–Hirigintzaren planeamendu eta diseinua.

6.–Mugikortasun hobea eta trafikoa murriztea.

7.–Osasunaren aldeko tokiko ekintza.

8.–Tokiko ekonomia bizi eta jasangarria.

9.–Berdintasuna eta justizia soziala.

10.–Tokikotik globalera.

3. Oltza Zendeako Udaleko alkateak martxoaren 13an emandako 119/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki zen diru-laguntza eskatzea Nafarroako Gobernuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari, Tokiko Agenda 21 egiteko Oltza Zendea, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako udalerrietan, garapen jasangarria tokian-tokian bultzatzeko.

Horretarako, erantzukizunpeko adierazpena sartu da diru-laguntza eskaeraren espedientean, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako Udalek sinatua, Oltza Zendeako Udalari eskuordetzeko Tokiko Agenda 21 egin eta tramitatzea eta hartarako diru-laguntza eskatzea.

Hori guztia, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 12/2018 Ebazpenean ezarritakoarekin bat.

4. Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako Udaletako Osoko Bilkurek, goiburuan agertzen diren egunetan, erabaki zuten Oltza Zendeako Udalari kudeaketa-esleipena egitea jarduera material eta tekniko baterako, hain zuzen, Tokiko Agenda 21 egin eta tramitatzeko eta hartarako diru-laguntza eskatzeko.

5. Bestetik, Oltza Zendeako Udalak, 2018ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onartu zuen kudeaketa-esleipena.

Azaldutako guztiarekin ados, alderdiek erabaki dute hitzarmena formalizatzea ondokoarekin bat.

KLAUSULAK

Lehena.–Xedea.

Hitzarmen honen xedea da kudeaketa-esleipenaren baldintzak arautzea; Oltza Zendeako Udalari egiten zaio esleipena, jarduera material eta tekniko baterako, hain zuzen, Tokiko Agenda 21 egin eta tramitatzeko eta hartarako diru-laguntza eskatzeko Oltza Zendea, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako udalerrietan, garapen jasangarria tokian-tokian bultzatzeko.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 70. artikuluan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. eta 47. artikuluetan eta hurrengoetan eta aplikagarri diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.–Alderdien betebeharrak.

1.–Oltza Zendeako Udalak kudeaketa-esleipena onartzen du jarduera material eta tekniko bat egiteko, hain zuzen, Tokiko Agenda 21 egin eta tramitatzeko eta hartarako diru-laguntza eskatzeko Oltza Zendea, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako udalerrietan, garapen jasangarria tokian-tokian bultzatzeko.

2.–Tokiko Agenda 21 egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak diru-laguntza egiazki ematea, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urtarrilaren 23an emandako 12/2018 Ebazpenean ezarritako baldintzetan. Ebazpen horren bidez onetsi da Tokiko Agenda 21 egiteko diru-laguntzen deialdia, toki entitateentzat, 2018. eta 2019. urteetarako.

Aurrekontuko partida nahikoa izatea, dagokion gastu-konpromisorako, Oltza Zendeako Udalaren aurrekontu orokor bakarrean.

Kontratazio publikoaren arloan eta gainerakoetan aplikagarri diren arauak betetzea.

3.–Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Beraskoain eta Zabaltzako Udalek konpromiso hauek hartzen dituzte:

Laguntza ematea Oltza Zendeako Udalari eta laguntza-kontratuaren adjudikazioa duen pertsona edo enpresari, Tokiko Agenda 21 egiten den bitartean. Horretarako, eskatzen zaizkion eta beharrezkoak diren agiri eta argibideak emanen ditu, betiere Tokiko Agenda 21en berezko edukia bada, hau da, urtarrilaren 23ko 12/2018 Ebazpenaren 4. eranskinean jasotzen bada.

Oltza Zendeako Udaleko langileekin lankidetzan parte hartzen duten udaletako langileek (idazkariek, teknikariek eta administrariek) ere emanen dute laguntza Tokiko Agenda 21 egiteko prozesu osoan, baita kontratazio espedientean ere.

4.–Oltza Zendeako Udalak konpromisoa hartzen du informazioa emateko gainerako udalei, eskatzen zaionean eta beharrezkoa bada, Tokiko Agenda 21en diru-laguntza, kontratazio eta betetzearen tramitazio egoerari buruz.

5.–Sinatzen duten udalak behartuta daude behar den zenbatekoa sartzera urteko aurrekontuetan, Tokiko Agenda 21 egitetik sortzen diren obligazioei erantzuteko.

Horretarako, ondoko baldintzak ezartzen dira:

Oltza Zendeako Udalak Tokiko Agenda 21 egiteko gastu osoa sartuko du bere aurrekontuan.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak ez finantzatzeagatik gastuan sortzen den defizita bere gain hartuko dute udalek, bakoitzaren biztanle kopuruaren heinean. Entitate bakoitzaren biztanleria zenbatzeko, Nafarroako kontzejuen populazio datuak ofizial deklaratzen dituen foru aginduan (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoen artean, berrienean) jasotako datu ofizialak hartuko dira kontuan.

Horretarako, Oltza Zendeako Udalak dagokion zenbatekoa likidatuko die gainerako udalei, honako epe hauen barruan (diru-laguntzarako deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoekin bat datoz):

1. likidazioa: jasangarritasunaren auditoretzari hasiera emateari dagokio. Aurreikusten den data: 2018ko uztailaren 31.

2. likidazioa: jasangarritasunaren diagnostikoa egiteari dagokio. Aurreikusten den data: 2018ko abenduaren 30a.

3. likidazioa: tokiko ekintza plana eta jarraipen plana egiteari dagokio. Aurreikusten den data: 2019ko ekainaren 30a.

Likidazioa jakinarazten denetik, hilabete bateko epean ordaindu beharko da gehienez ere.

Aurreikuspenen arabera, Tokiko Agenda 21 egiteko aurrekontua
15.000,00 eurokoa da, honela xehakatua:

URTEA

AURREKONTUA

DIRU-LAGUNTZA (%70)

DEFIZITA

2018

10.000,00

7.000,00

3.000,00

2019

5.000,00

3.500,00

1.500,00

Zenbateko horiek behin-behinekoak dira, eta kontratua adjudikatzeko egiazko prezioaren arabera doituko dira.

Defizita kalkulatzeko, Tokiko Agenda 21 egiteko ordainsariak hartuko dira kontuan, kontratazio espedientean kanpoko agenteei eskatzen zaizkien txosten teknikoak barne.

Hirugarrena.–Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia sinadura egunean hasiko da, eta Tokiko Agenda 21 egiteko kontratatzen diren jarduketa guztiak bukatzen direnean amaituko da. Aurreikuspenen arabera, 2019ko ekainaren 30a amaituko da, baina indarraldia luzatzen ahalko da Udalak eta/edo Nafarroako Gobernuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak egiten dituzten eskakizunen arabera.

Laugarrena.–Hitzarmena eta alderdietako konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoak.

Hitzarmena eta izenpetzaileek hartutako konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrola egiteko, izenpetu dutenen ordezkaritza parekidea izango duen batzorde bat eratuko da.

Kide hauek osatuko dute batzordea:

Oltza Zendeako Udalaren ordezkari bat.

Bidaurretako Udalaren ordezkari bat.

Ziritzako Udalaren ordezkari bat.

Etxarriko Udalaren ordezkari bat.

Etxauriko Udalaren ordezkari bat.

Beraskoaingo Udalaren ordezkari bat.

Zabaltzako Udalaren ordezkari bat.

Batzorde horretan parte hartu ahalko dute, era berean, udaletako lege aholkulariek, ekonomikoek edo teknikoek, ahotsarekin baina botorik gabe.

Batzordeko burutza Oltza Zendeako Udalari dagokio eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu, bere botoarekin berdinketak ebaztea izan ezik.

Jarraipen batzordeak ebatziko ditu hitzarmen hau interpretatu eta betetzeko moduari buruz sortzen ahal diren eztabaidak.

Bosgarrena.–Hitzarmena hutsaltzea.

Hitzarmen hau hutsalduko da xede dituen jarduketak betetzean edo hutsaltzeko arrazoietako bat gertatzen denean.

Honako hauek dira hutsaltzeko arrazoiak:

a) Hitzarmenaren indarraldia igarotzea haren luzapena adostua izan gabe.

b) Sinatzaile guztiek hala adostea.

c) Sinatzaileetako batek hartutako betebehar eta konpromisoak ez betetzea.

Betetzen ez badira, alderdi batek errekerimendu bat jakinarazten ahalko dio bete ez duenari, ez-betetzat jotzen dituen betebeharrak edo konpromisoak epe jakin batean bete ditzan. Errekerimendu hori jakinaraziko zaio hitzarmenaren konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoaren arduradunari eta izenpetu duten gainerako alderdiei.

Errekerimenduan adierazitako epea igaro ondoren jarraitzen badu bete gabe, errekerimendua egin zuen aldeak alderdi sinatzaileei jakinaraziko die hutsaltzeko arrazoia bere horretan dagoela eta hitzarmena hutsaldutzat joko da. Hitzarmena arrazoi horregatik hutsaltzeak sorrarazitako kalteen ordaina eragin ahalko du.

d) Hitzarmenaren deuseztasuna aitortzen duen epai judiziala.

e) Aurreko horietatik desberdina den legeetan ezarritako beste edozein.

Seigarrena.–Hitzarmenaren izaera.

Hitzarmen honek administrazio izaera du eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluan ezarritakoaren babesean izenpetzen da.

Hitzarmenaren aplikazioaren ondoriozko jarduketek alderdien artean sortzen dituzten auziak, jarraipen batzordean konpondu ezin direnak, administrazioarekiko auzien gaineko jurisdikzioak ebatziko ditu, jurisdikzio hori arautzen duen Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hori guztia, ezertan ukatu gabe Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionez indarreko legedian ezartzen diren berezitasunak.

Iragarkiaren kodea: L1808685