145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

743/2018 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Arangurengo Udalarekin zuzeneko diru-laguntza emateko hitzarmena izenpetzea erabakitzen duena, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11n emandako 276/2016 Ebazpenaren bidez, Arangurengo Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzea erabaki zen, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuaren prestaketa finantzatzeko, eta aipatu udalari 25.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion helburu horretarako 2016. urtean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 23an emandako 1213/2016 Ebazpenaren bidez aitortu zen kontura ordaindu behar zela Arangurengo Udalari (IFZ: P3102300E) emandako diru-laguntza (25.000 euro), Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuaren prestaketa finantzatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 27an emandako 147/2017 Ebazpenaren bidez, Arangurengo Udalarekin zuzeneko diru-laguntza emateko hitzarmena izenpetzea erabaki zen, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko, eta aipatu udalari 740.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion helburu horretarako 2017. urtean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 29an emandako 1854/2017 Ebazpenaren bidez aitortu zen kontura ordaindu behar zela Arangurengo Udalari (IFZ: P3102300E) emandako diru-laguntza (344.634,21 euro), Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko. Aipatu zenbatekoa obren zuzendaritza fakultatiboari (12.705 euro), eraikuntza-lanen lehendabiziko eta bigarren ziurtagiriei (72.920,83 euro eta 135.648,64 euro, hurrenez hurren) eta hirugarren ziurtagiriaren zati bati (123.359,74 euro) dagokie. Azken kopuru horri 395.665,79 euroko zenbatekoa deskontatu zaio, bertan agertzen diren metaketen ondorioz. Kontu-hartzailetza Delegatuak erabaki baitzuen ez zela bidezkoa ordainketa hori egitea 2017ko diru-laguntza hartan.

2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312800 partida ageri da, “Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izenekoa, eta 1.460.365,79 euroko kreditua du.

Ikusita Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren txostena, Kontu-hartzailetza Orokorraren onespena duena, non proposatzen baita Arangurengo Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko eta udal horri horretarako diru-laguntza bat emateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1.460.365,79 euroko gastu bat baimentzea Arangurengo Udalari diru-laguntza moduan emateko, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko, 2018ko gastuen aurrekontuko “Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izeneko 547001-52300-7609-312800 partidaren kargura.

2. Arangurengo Udalari (IFZ: P3102300E) 1.460.365,79 euroko diru-laguntza ematea 2018an, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko, ebazpen honen eranskinean jasotzen den zuzeneko diru-laguntza emateko hitzarmeneko oinarri arautzaileekin bat.

3. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Arangurengo Udalari jakinaraztea eta igortzea Osasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunari aditzera emanen zaio honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko uztailaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1808744