145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1760/2018 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 251/2018 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, 3.968.000 euroko gastua baimendu eta Nafarroako toki entitateetarako diru-laguntzen deialdia onetsi zen interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, baita horren oinarri arautzaileak ere, 2018ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 251/2018 Ebazpenaren bidez, 3.968.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateak diruz laguntzeko, langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, 2018ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 202/2018 Ebazpenaren bidez baimendutako diru-izendapenarekin, erabaki da deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 200.000 euro gehitzea. Deialdi haren helburua da Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak ematea interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik.

Horrenbestez, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako toki entitateetara bideratutako diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 200.000 euro gehituta. Deialdi horren helburua da interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzea.

2. Deialdi horretan baimendu zen gastuan 200.000 euro gehiago baimentzea, 2018ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko uztailaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1808754