1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
171/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 23ko 123/2018 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, honako deialdi hau egin zen 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 23an emandako 123/2018 Foru Aginduaren bidez honako deialdi hau egin zen 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.
Foru agindu honen xedea da IV. eranskinaren 8.3 oinarriko konpromisoen edo beste betebehar batzuen taulan ezarritako zehapenaren portzentajea aldatzea, oinarrizko konpromiso bat edo gehiago (Oin.) 2 urteko epean edo denbora luzeagoan bete ezean laguntzaren %100eko zehapena ezartzeko. Aipatu eranskinak eskualde naturak mugatuentzako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenentzako laguntzaren oinarri arautzaileak ezartzen ditu. VII. eranskina era berean aldatzen da.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 23an emandako 123/2018 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, honako deialdi hau egin zen 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.
1. IV. eranskinaren 8.3 oinarrian, konpromisoei edo beste betebehar batzuei dagokien taulan, zehapenaren portzentajea aldatzea. Honela geldituko da: |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | URTEA | KOPURUA | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Oinarrizkoa (Oin.) | Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; | 1 | 1 edo gehiago | Laguntzaren %50 | Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. |
2 edo gehiago | 1 edo gehiago | Laguntzaren %100 |
2. Zehapenaren portzentajea aldatzea VII. eranskinean (“Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera”). Honela geldituko da: |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | URTEA | KOPURUA | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Oinarrizkoa (Oin.) | Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; | 1 | 1 edo gehiago | Laguntzaren %50 | Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. |
2 edo gehiago | 1 edo gehiago | Laguntzaren %100 |
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Iruñean, 2018ko uztailaren 3an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea. F1808864 |
Iragarkiaren kodea: F1808864