1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
32/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Sarirako deialdia egiten duena 2018an.
Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Saria sortu zen.
Foru Dekretu hori betetzeko, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak proposatu du aipatu sarirako deialdia egitea 2018an, eta haren oinarri arautzaileak onestea.
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Sarirako deialdia egitea 2018an, eta hura emateko oinarri arautzaileak onestea, zeinak eranskinean jaso baitira.
2. 6.000 euroko gastua baimentzea “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Saria emateko, 2018. urteko gastuen aurrekontuko “José Lázaro Galdiano saria” izeneko B10004 B1210 4709 921100 partidaren kargura.
3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Argitalpen Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
ERANSKINA
1.–Sariaren xedea.
Sari honen bidez, zeinak bi kategoria izanen baititu, edizioaren kalitatea saritzen da bi lan mota hauetan:
a) Arte liburuak oro har, adiera zabalenean ulerturik: erakusketen katalogoak, artistei buruzko monografiak, argazkilari baten edo zenbaiten lana biltzen duten liburuak, arte edo diziplina zientifikoren baten gaineko saiakerak, edizio zaindua duten literatura liburuak, etab.
b) Edizio artistikoa duten eta bibliofiloentzat izan ohi diren liburuak, kalitate handiko materialekin eginak, hala nola edizio zenbakitua eta mugatua duten artista liburuak, edo obra klasikoen edizio faksimileak.
2.–Aurrekontua eta zenbatekoa.
Saria, zeina 3.000 eurokoa baita kategoria bakoitzarentzat, Nafarroako Gobernuaren 2018. urteko gastuen aurrekontuko “Lázaro Galdiano Edizioaren Saria” izeneko B 10004 B1210 4709 921100 partidaren kargura finantzatuko da.
3.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Editoreak, enpresak edo pertsona juridikoak izaten ahalko dira sari honetarako hautagai, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, edozein hizkuntzatan, arte liburuak argitaratu badituzte 1. oinarrian adierazitako kategorietako batean edo bietan, zabalkunderako legezko betekizunak bete badituzte eta 2017. urteko lege gordailua eta ISBNa (International Standard Book Number) baldin badituzte.
Berrargitalpenak lehiaketatik kanpo gelditzen dira. Alabaina, kontuan hartzen ahalko dira, aurreko argitalpenarekin edo argitalpenekin alderaturik, merezi duen funtsezko hobekuntza edo aldaketaren bat ekarri badute.
4.–Eskaerak aurkeztea.
4.1. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak oinarri hauetako eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua, 31002 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.
4.2. Eskaera Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalera igorri beharko da, eta bertan adieraziko da “José Lázaro Galdiano Edizioaren Saria, 2018” izeneko deialdirako dela.
4.3. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2018ko irailaren 15ean bukatuko da, 14:00etan.
5.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Editoreek gehienez ere hiru lanekin hartzen ahal dute parte aipatutako bi kategorietako bakoitzean. Horietako bakoitzeko, honako hau aurkeztu behar dute:
Aurkeztutako lanaren ale bat.
Lehen argitalpenarekiko hobekuntzak edo aldaketak ekarri dituzten berrargitalpenen kasuan, lehen argitalpeneko ale bat.
Lanaren azalpen laburra gaztelaniaz edo euskaraz: argudioa eta edizioaren ezaugarri teknikoak.
6.–Tramitazioa.
6.1. Eskaerak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalak tramitatuko ditu.
6.2. Eskaerak baloratuko dituen epaimahaia honela eratua egonen da: batetik, Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, lehendakaria izanen dena, eta, bestetik, Nafarroako Gobernuko, Lázaro Galdiano fundazioko eta Beireko Udaleko ordezkariak eta arte argitalpenen edizio adituak, epaimahaikide izanen direnak.
Epaimahaiak liburuaren argitalpenean sartzen diren elementu formal guztiak ebaluatuko ditu, kalitatearen irizpidea lehenetsiz. Haren irizpena loteslea izanen da eta saria eman gabe uzten ahalko du.
Epaimahaiak saria emateko proposamena Nafarroako Gobernuko lehendakariari igorriko dio.
Nafarroako Gobernuak emanen du saria, zehazten diren tokian eta egunean eman ere.
Lan irabazlea Nafarroako Liburutegiko funts bibliografikoan geldituko da.
Saritzen ez diren lanak editoreen eskura egonen dira, eta haiek hartzen ahalko dituzte, 2018ko abenduaren 31 baino lehen. Jaso ezean, Nafarroako Liburutegi Nagusiko funts bibliografikoan sartuko dira.
7.–Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita.
II. ERANSKINA
Eskabide eredua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1808820