2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 858. lurzatian.
Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Elkarsan SLk sustatutako xehetasun-azterketa, AR-1 banaketa eremuko 1a.1 lurzatiaren barneko gehieneko lerrokadurak aldatzeko (1. poligonoko katastroko 858. lurzatia). Aldatu diren hirigintza arauak adierazten dira.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespena argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Nagusian.
Villatuertan, 2018ko uztailaren 13an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1809153