2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak Udalaren 2018ko aurrekontu arruntean.
Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2018ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, kreditu berezien, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien espedientea onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu arruntean; guztira, 67.000,00 euro dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2018ko ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2018ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Udalaren 2018ko aurrekontu arrunteko kreditu bereziei buruzko espedientea, guztira 67.000,00 euro egiten duena, behin betiko onetsirik gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehigarri horien iragarkia, kapituluka laburturik:
Gastuen beheititzea:
A) Eragiketa arruntak:
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 67.000,00 euro.
Gastuen goititzea:
A) Eragiketa arruntak:
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 67.000,00 euro.
Laburpena:
Gastuen beheititzea: 67.000,00 euro.
Gastuen goititzea: 67.000,00 euro.
Aldea: 0,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2018ko uztailaren 9an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1809045