2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an, aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbilduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.
Kreditu-gehigarria
DIRU-SARRERAK:
“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 1.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.000,00 euro.
GASTUAK:
1.9200.2160001 partida, “Bulegoko ekipamenduak mantentzea”. Zenbatekoa: 1.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.000,00 euro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela hauetako bat erabiliz:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Torres del Rioko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Torres del Rion, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1809099