145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorraren S-12 sektoreko G-1, G-2 eta G-3 lurzatietan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2018ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Promociones Ega SLk sustaturiko Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako determinazio xehatuak aldatzeko Udal Plan Orokorraren S-12 sektoreko G-1, G-2 eta G-3 lurzatietan. Honako hauek dituzte helburu:

–Gutxieneko azalerako lurzatia berriz definitzea, banantzeko hirigintzako egintzetan.

–Mehelinen arteko gutxieneko tartea berriz definitzea.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeak barne, eta haren argitalpena agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia autentifikatua ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik hamar eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

San Adrianen, 2018ko uztailaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia S-12 sektoreko G-1, G-2 eta G-3 lurzatietan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809340