145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2018ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Behin betiko onestea antolamendu xehatuaren aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan, 5/2006 Foru Dekretuan ezarritako bizigarritasun baldintzei dagokionez, honako alderdi hauetan:

–Ezabatzea Eraikingintza-ordenantzaren 4. kapituluko 20. artikuluaren 2. paragrafoa, etxebizitzen bizigarritasun baldintzak arautzen dituena.

–Barne-etxebizitzei buruzko 8. artikuluko definizioaren testua aldatzea; ez da beharrezkoa izanen Kanpo-etxebizitzei buruzkoa aldatzea, 20. artikuluaren 2. paragrafoa ezabatu ondoren hura ez baita bizigarritasunaren araudiaren kontrakoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera. Orobat, lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentura igortzea behin betiko onespenaren erabakiaren jakinarazpena, baita erabakiaren kopia autentifikatua, Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetua, eta tramitatutako espediente osoaren kopia ere. Hori guztia aipatu onespenetik hamar eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.”

San Adrianen, 2018ko uztailaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

ERANSKINA

Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa puntuala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809325