1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1279/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako arlo autonomikoko lekualdatze lehiaketarako deialdian, eta lekualdatze lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Eduardo Piquer Lapuerta jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1279/2018 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako arlo autonomikoko lekualdatze lehiaketarako deialdian, eta lekualdatze lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maisu-maistren kidegoko interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, María Begoña Alfaro Oricáin.
Iragarkiaren kodea: F1807896