145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa Udal Plan Orokorrean (14 ZA unitatea; 3. poligonoko 347. eta 12. lurzatiak). Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Garesko Plan Orokorreko aldaketa, 14 ZA unitatean aterpea eraikitzeko (3. poligonoko 347. eta 12. lurzatiak). Proposamenean ezarritako urbanizazio obren kostuak orientagarriak dira, behin betikoak urbanizatzeko proiektuan zehaztuko baitira. Halaber, hirigintzako aprobetxamendu-unitateen prezioa (aplikatzekoa den %10) udal honek onetsitakoa da; 245,82 euro unitate bakoitzeko, alegia.

2. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren eskumena duen departamentura igortzea behin betiko onetsitako plana, egindako txostenekin batera, gehienez ere, 10 eguneko epean.

3. Onetsitako erabakia interesdunari igortzea, bai eta Udal Plan Orokorra idatzi zuen taldeari ere.

Garesen, 2018ko uztailaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorraren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809358