2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Herri-lurraren desafektazioa
Garesko Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren bi heren zituela:
1. Hasiera batean onestea desafektazioa Garesko herri-lurretako 11-8 lurzatian, 11. poligonoko 971. lurzatirako bide zortasuna eratzeko herri-lurretan. Halaber, baldintza-agiria onestea herri-lurretan bide zortasuna eratzeko.
2. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarritakoarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori Udalaren ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.
3. Jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan paratuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.
4. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.
5. Herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari igortzea egindako guztiari buruzko dokumentazioa, finka identifikatzeko behar diren agiriak eta erabilera lagatzea edo karga arautuko duten administrazio baldintzen agiria.
Garesen, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1809102