2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Mendikur kirolgunearen kudeaketa-esleipena
2018ko ekainaren 14ko osoko bilkuran, Orkoiengo Udalak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Iturgain SA udal sozietateari esleitzea Orkoiengo Mendikur udal kirolgunearen kudeaketa, baldintza hauetan:
Lehenbizikoa.–Esleipen honen bidez, Iturgain SAk Orkoiengo Mendikur kirolgunea kudeatuko du. Kirol instalazio hauek jendea kirolean, aisian eta jostetan ari zedin eraiki ziren; beraz, kirolgunearen kudeaketa esaten denean xede horiek betetzeko behar diren lan guztiak bere gain hartuko dituela ulertuko da. Zehatz-mehatz, Iturgain SAk kirolgunea kudeatzeko jarduketa hauek egin beharko ditu:
–Kirol jardueren antolaketa.
–Administrazio lana: ondorengo hauen erregistroa: erabiltzaileak eta haiek egiten dituzten jarduerak, zenbatekoak, ordutegiak eta instalazioen erabilera. Kuotak kobratzea instalazioak erabiltzeagatik.
–Instalazioak mantentzea.
–Instalazioetan egiten diren jardueren publizitatea.
–Lotura Udalaren kirol zerbitzuaren programekin.
–Instalazio eta jarduerei atxikitako langileak.
–Komenigarritzat jotzen diren beste batzuk.
Bigarrena.–Iturgain SAk jarriko ditu kudeaketa-esleipen honen bidez manatzen zaizkion jarduera eta zerbitzuak egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide material eta teknikoak, ekonomia, eraginkortasun eta kalitate irizpideei jarraikiz.
Alde horretatik, Iturgain SA sozietateak enpresari izaera izanen du, ondorio guztietarako, bere ardurapean dauden langileei dagokienez; horien gain, zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmenak izanen ditu. Era berean, nahitaez bete beharko ditu, berea izanik erantzukizun osoa, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko osasun eta segurtasunean indarra duten xedapenak.
Iturgain SAk kontratatuko ditu hitzartutako zerbitzuak kudeatzeko behar diren baliabideak, sozietateak berak ez baditu.
Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipen honek indarra hartuko du 2018ko ekainaren 16tik 2018ko abenduaren 31 arte, eta besterik gabe luzatuko da, urte naturaletan, alderdiren batek espresuki salatzen ez badu, gutxienez ere hitzarmenaren edo haren edozein luzapenen muga-eguna baino hilabete lehenago.
Laugarrena.–Kudeaketa-esleipen hau indargabetzeko arrazoiak izanen dira alderdien idatzizko adostasuna, haren edukia betetzeko gerora etorritako ezina eta alderdietako edozeinek haren klausulak ez betetzea.
2. Kudeaketa-esleipen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Orkoienen, 2018ko uztailaren 11n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1809094