2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, 7/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.
Gastu-partida:
1-92000-2270603 “Azterlan juridikoa El Calvario eremuan”, 7.018,00 euro.
Finantzabidea: kreditu berezia, partida honetatik:
1-870 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 7.018,00 euro.
Mendabian, 2018ko uztailaren 10ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1809043