2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Iratxetako hiri-jarduketarako plan berezia.
Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2018ko uztailaren 12an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Iratxetako hiri-jarduketarako plan berezia, Iratxetako hiri-lurzoruko eremuan argi eta garbi ezartzeko hirigintzako parametroen arteko lehentasuna eta hierarkia, eraikigarritasunari, okupazioari eta lerrokadurei dagokienez, haien arteko elkarrekikotasunik eza gertatzen denerako. Plana, elkargo-onespenik gabekoa, udal honek ofizioz sustatu zuen eta Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak prestatu zuen 2018ko martxoaren 21eko datarekin (espediente zenbakia: 66/2018).
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat.
Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 20an.–Alkateordea, Raquel Recalde Murillo.
ERANSKINA
Iratxetako Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1809320