2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketak, Udal Plan Orokorreko eraikingintzari buruzko ordenantzaren 7. artikuluan. Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2018ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eraikingintzari buruzko ordenantzan.
Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 4an.
Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da aipatu ordenantza horren aldaketa, ondoren ematen baita; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren arabera.
Leitzan, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
ERANSKINA
Eraikingintzari buruzko ordenantzaren 7. artikuluaren aldaketak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1808947