2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga
borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren Erregelamenduarekin bat, aditzera ematen da ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018ko uztailaren 14an hasi eta abuztuaren 14an amaituko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Elizagorriko Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2018ko abuztuaren 14an.
Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Elizagorrian, 2018ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1809123