145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Soberako lurzatien deklarazioa. Hasierako onespena

Etaiuko Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 10 m²-ko soberako bi lurzati deklaratzea (Etaiuko 2. poligonoko 536. lurzatitik bananduta, zeinen deskribapena eta mugak erabaki honen aurrekarietan azaltzen baitira). Xedea da Etaiuko 2. poligonoko 501. eta 537. lurzati mugakideei eranstea.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia argitaratuta, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Lurren tasazioa egitea.

4. Soberako lurzatien deklarazioa onesten bada, besterengarritasuna deklaratzea eta bi lur eremuak jabe mugakideei besterentzea, eta alkatea, Jenaro Justo Pascual Desojo, edo hura legez ordezten duena, gaitzea erabaki honen ondorioz sinatu behar diren agiri guztiak eta, bereziki, salerosketaren eskritura sinatzeko.

5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Etaiun, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1809106