145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, Lizarrako hirigune historikora eta merkataritza-gunera ibilgailuak sartzeko sistema arautzen duena (sartu eta aparkatzeko kamera bidezko kontrola).
Bigarren aldiz jendaurrean jartzea

Lizarrako Udalak, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako hirigune historikora eta merkataritza-gunera ibilgailuak sartzeko sistema (kamera bidezko kontrolarekin) arautzen duen udal ordenantza.

Onespenaren erabakia 2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, ibilgailuen aparkatzea kamera bidez kontrolatzeko araudia gehitu eta ordenantzari izen berria eman zaio: “Lizarrako hirigune historikora eta merkataritza-gunera ibilgailuak sartzeko sistema arautzen duen udal ordenantza. Sartu eta aparkatzeko kamera bidezko kontrola”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta kontuan hartuta aldaketa funtsezkoa dela, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da bigarren aldiz, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2018ko uztailaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1808991