145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako Udalaren Los Llanos Kulturagunea erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua (1.12).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskala eta araua behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2018ko uztailaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1808988