2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Alkatetza beste baten esku uztea
Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Aquilino Jiménez Pascualek, 2018ko uztailaren 12ko 198/2018 Ebazpenaren bidez eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DU:
Aldatzea Caparrosoko Udalaren lehen alkateorde Liliana Goldáraz Reinaldoren aldeko eskuordetzea, uztailaren bigarren hamabostaldirako eta 123/2018 Ebazpenaren bidez egina. Aldaketa dela eta, eskuordetze/ordezkapen hori 2018ko uztailaren 16an hasiko da, goizeko 9:00etarako deitutako osoko bilkura berezia bukatu ondoren.
Caparroson, 2018ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1809083