2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 1664. lurzatian.
Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2018ko uztailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
2018ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, eman zen argitara Fernando Castillejo Cambrak sustatu xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Cadreitako 4. poligonoko 1664. lurzatikoa. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 2/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki zen behin betiko onestea Cadreitako 2. poligonoko 1661. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Fernando Castillejo Cambrak sustatua.
Cadreitan, 2018ko uztailaren 13an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 1664. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1809090