2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Salus Infirmorun zahar etxearen instalazioak handitzeko. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Andre Mariaren Mirabeak eta Gaixoen Zerbitzariak kongregazioak sustatutako Hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren helburuak dira N20 unitateko 1575. lurzatia kanpo uztea eta laguntzako erabilerako eta gizarte-ongizateko ekipamendu sozial pribatu gisa kalifikatzea, eraikigarritasuna %10 handitzea eta 125 m² lurzoru publikorako lagatzea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat.
Burlatan, 2018ko uztailaren 16an.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1809152