145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetza beste baten esku uztea

Berriozarko Udaleko alkateak, 2018ko uztailaren 18an, ondoko ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Alfonso Arnesto Berruezo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2018ko uztailaren 26tik abuztuaren 5era, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berriozarren, 2018ko uztailaren 18an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1809287