1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
65E/2018 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Begoña Lerga Iturbide andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. María Begoña Lerga Iturbide andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1808808