2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun-azterketa, Elizondoko UE-6 unitateko
16. poligonoko 687. lurzatian. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 3. puntuan, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Elizondoko UE-6 unitateko 16. poligonoko 687. lurzatian, Fernando Cortijo Garciak eta Reyes Dendarieta Oscarizek sustatua.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Baztanen, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa, Elizondoko UE-6 unitateko 16. poligonoko 687. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1809034