2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 4/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea; kreditu-gehigarriak gaitu dira, Nafarroako Gobernuaren 2017-2019 Toki Inbertsioen Planeko zenbait obrari aurre egiteko.
Iragarkia 2018ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:
GASTUAK:
Kreditu-gehigarriak:
KODEA | IZENA | ZENBATEKOA |
61 32311 62200 | “Inbertsioak haur eskoletan” | 12.800,00 euro |
61 32321 62200 | “Inbertsioak ikastetxe publikoetan” | 56.100,00 euro |
61 33312 62200 | “Inbertsioak kulturgunean” | 93.200,00 euro |
61 34201 62200 | “Inbertsioak kirol instalazioetan” | 54.700,00 euro |
GUZTIRA | 216.800,00 euro |
DIRU-SARRERAK:
Diru-sarreren ondorengo kontzeptu hauek sortzea:
KODEA | IZENA | ZENBATEKOA |
7508001 | “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, hirurteko planeko obrak egiteko” | 125.100,00 euro |
8700001 | “Diruzaintzako gerakina” | 91.700,00 euro |
GUZTIRA | 216.800,00 euro |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2018ko uztailaren 10ean.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto López Iborra.
Iragarkiaren kodea: L1809042