2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Mindak, simaurrak eta abeltzaintzako, nekazaritzako
eta industriako beste hondakin batzuk botatzea arautzen duen
udal ordenantza. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mindak, simaurrak eta abeltzaintzako, nekazaritzako eta industriako beste hondakin batzuk botatzea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztuz gero, osoko bilkuran emanen da haien eta onespenaren gaineko ebazpena. Aldiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da, erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ez bada.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2018ko uztailaren 9an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L1809054