145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7/2018 aurrekontu-aldaketa Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran emanen da haien eta onespenaren gaineko ebazpena.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2018ko uztailaren 9an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1809053