145. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2018ko ekainaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2018 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aranaratxen, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1809097