144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

El Val urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2018ko martxoaren 22ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2018ko apirilaren 20an, El Val urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2018ko maiatzaren 29an, 30ean eta ekainaren 1ean Nafarroako, Zaragozako eta Soriako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, hurrenez hurren, El Val urtegia erregulatzeko 2018ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 12,85831182 euro/hektarea.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00153215 euro/m³.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidurak: 0,01115345 euro/m³.

Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00557672 euro/m³.

Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 89,22759652 euro/hektarea.

Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidurak: 0,05576725 euro/m³.

Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,05576725 euro/m³.

Hektareak, Iruesko erretenaren ureztalurretan: 0,19030301 euro/hektarea.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00002268 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du El Val urtegia erregulatzeko 2018ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1809303