144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegia erregulatzeko 2019ko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 4. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2018ko martxoaren 14ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2018ko apirilaren 17an, Esako urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2018ko maiatzaren 19an eta 29an Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bana, Esako urtegia erregulatzeko 2018ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, 4,6148024902 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa baino lehenagokoa badute, 0,5678703973 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa ondokoa badute, 3,0765349935 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 15.878,77 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

E) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011537006 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0005790790 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0005926403 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

H) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek 0,0028842516 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0019228344 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002884252 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

K) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001922834 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 302.338,13 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Esako urtegia erregulatzeko 2018ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1809230