144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2018ko martxoaren 14ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2018ko apirilaren 16an, Itoizko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2018ko maiatzaren 29an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat, Itoizko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,9003651238 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,4977292488 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,0950933737 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,6924574986 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,2898216235 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,8871857484 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,4845498734 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,0819139983 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio sektoretik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,6792781232 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa 2,7765858165 euro ordainduko dituzte hektareako.

K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,3725896561 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, 24,8887874774 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

M) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, 16,4706711299 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

N) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 68.910,66 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

O) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0099688641 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

P) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0100280896 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

Q) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0033229547 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

R) Ebroko Ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0033242174 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

S) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0268244627 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

T) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0083686659 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

U) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0024922160 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

V) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0008349163 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Itoizko urtegia erregulatzeko 2018ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1809228