144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Allozko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2018ko martxoaren 14ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2018ko apirilaren 16an, Allozko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2018ko maiatzaren 29an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat, Allozko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 5,5929448722 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 41,9536417980 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

C) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 38.654,29 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegia erregulatzeko kanona kalkulatzeko orduan.

D) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0052442052 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0104884104 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

F) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Arga ibaitik hartzen dutenek, 0,0262210261 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Allozko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

G) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 54.112,58 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Allozko urtegia erregulatzeko 2018ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1809218