3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-141
Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.
Xedea: Eritza Itzako saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.
Ibilgua: Sorginzulo erreka.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Itza (Nafarroa).
Lanen xedea da sarrera eta irteerako hustubideak egitea, eta, horrekin batera, Imhoff biltegi bat, herriko isurketaren tratamendurako (urtean, gehienez, 6.500 m³-ko bolumena duela kalkulatzen da).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko ekainaren 4an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808635