144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-83

Alimentos Congelados Barcos SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alimentos Congelados Barcos SL.

Xedea: barazki izoztuen enpresa bateko hondakin urak isurtzeko baimena ematea.

Ibilgua: Arga ibaia, ureztatzeko erretena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Labeetako uren kondentsaziotik eta hozte sistemaren purgetatik datozen hondakin urak, urtean, gehienez ere, 79 m³-ko eta 200 m³-ko bolumena dutenak, hurrenez hurren, aurrez tratamendurik eman gabe aterako dira ureztaketako bi erretenetara.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko ekainaren 4an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808623