3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-232
Cintruenigoko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Cintruenigoko Udala.
Xedea: Cintruenigoko saneamendu lanetarako baimena ematea eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.
Ur-ibilgua: Alhama ibaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Cintruénigo (Nafarroa).
Lanen xedea da Cintruenigoko araztegia handitzea, NILSAk 2015eko martxoan izenpetutako “Cintruenigoko araztegia handitzea, bertako ur araztuen finketa eta kontrolerako” izeneko proiektuaren eta UJPren Kontrol Zerbitzuaren 2016ko urriaren 5eko txostenean jasotakoaren arabera. Isurketarako eskatu den gehieneko bolumena 730.000 m³-koa da urtean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko maiatzaren 28an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808553