144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-89

Burutaingo Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Burutaingo Kontzejua.

Xedea: Burutaingo saneamendu lanetarako baimena ematea eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Mediano ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Lanen bidez saneamendu sarea eginen da Mediano ibaiaren eskuinaldean dauden familia bakarreko etxebizitza batzuetarako, eta Imhoff tanke zirkular bat paratuko da, 43 m³-koa, arazketarako. Herriaren isurketa eta 36 m³-ko hormigoizko imhoff tanke batean tratatzen da. Bi isurketen gehieneko bolumena 6.570 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 28an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808552